Saturday, April 29, 2006

Otso



Otso
.
Otso=lobo=loup
.
Otso-herrian jaio nintzen eta bertan naiz bizi,
hamaika urte bete artean hementxe nintzen hazi.
Gero kanpoan, urte askotan, egin nintzen asko hezi.
Iraganaren indar haundiak geroa ez beza galarazi...
.
Otsoak berriz hemen ditugu Euskal Herriko mendietan.
Batzuentzako berri txarra da ardien belardietan.
Gaizto berdeak hor dabiltzate gure euskal herrietan:
horientzako mugarik ez da etxe eta bideetan.
-
Hartz=oso=ours
.
Pirineoetan hartzak berriro nahi dituzte han zabaldu,
baina batzuek oso haserre zaizkigute bai azaldu.
Besteek berriz kezka artean: hartzak direla errez galdu.
Mendia berez egin zen eta inork ez beza hura saldu!
-
Urbasan azken otsoa 1981an hil zuten.
.
Pirineotako azken hartz emea, Cannelle, 2004an hil zuten.
-
Bibliografia:
Loiola Irratia, 1981/9/20.
Berria, 2005/12/17.
Gara, 2005/11/19.
Diario Vasco, 2005/1/15.
(JAIA, 2006)