Saturday, February 13, 2010

sukaldari ezjakina


"Jakiak urdaila estimulatu behar du
eta ez adimena,
horretarako literatura dago",
dio D. de J.-k, ETB2-ko foodistak (1).
Horrek, zientzia literatura asko ez du irakurri...
Jakin beza, jakiak (beste edozerek bezala)
lehenik, gure 8 (zortzi) senei esker (2),
zerebroan (burmuinan) dagoen adimena
estimulatzen duela eta geroago urdaila...
Eta estimulu horrek sortara dezekeen emozioa,
gure zerebroan memorizaturik daukagunari esker
adieraziko da (3, 4).
"Eta ogiak eta urak plazerrik handiena
ematen dute, behar ditugunean hartzen
ditugun neurrian" (5).
Erreferentziak:
1.Gaur 8, 2010-02-05
2.Les 5 sens, Science et Vie, hors-série, mars 1987
3.Henri Laborit, Psychologie, mars 1982
4.Robert Dantzer, 1988, Les émotions
5.Epikuro, 341-270 K.a. (itzulpena:
Holaiz Etxeberria Agirre)
(JAIA, 2010-02-11)

Labels: , ,